Ibarrako taldeak irabazi du Aiako I. Bizi-Iturri Saria

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 13a

Larunbat gauean I. Bizi-Iturri Saria emakume proba jokatu zen Aiako probalekuan eta aparteko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten bertan bildu zirenek. Orioko, Ergobiako eta Ibarrako emakume taldeek 15 minututan 550 kiloko harriarekin plaza gehiago nork egin norgehiagoka jokatu zuten. Azkenean Ibarrako taldearentzat izan zen txapela 30 plaza egitea lortu baitzuten. Bigarren postuan sailkatu ziren oriotarrak 29plaza 7 zinta eta 1.10 metro eginda; eta Ergobiako taldea hirugarren sailkatu zen 28 plaza 6 zinta osatzea lortuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide