Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneton

Zestoako Hitza 2013ko maiatzaren 11

  [caption id="attachment_63981" align="alignleft" width="300"]Benantxio Irureta Baltoroko zeharkaldian Benantxio Irureta Pakistango Baltoroko zeharkaldian, 2011n[/caption] (BERRIA.INFO) Benantxio Irureta aizarnarra Aneto mendian (3.404m) hil da, Mahoma pasalekuan erorita, 14:00ak aldera, beste hainbat lagunekin batera jeisten ari zela. Irureta Aizarnan jaio zen 1953ko irailaren 10ean. Ibilbide oparoa izan duen mendizalea izan da, Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan mendi asko igotakoa. Besteak beste Yalung Kang (Himalaya, 8.505) mendia igo zuen 1988an, Azpeitiko lagunekin osatutako espedizioan. Lagun Onak Mendi Bazkideko batzordeko kidea zen, eta gaur egun ere hainbat eta hainbat lan egiten zituen elkartearentzat. Azpeitian bizi zen eta herri horretako eta inguruko mendizaleentzat erreferentzia izan da bere ibilbide osoan. Lagun Onak Mendi Bazkunak doluminak eman nahi dizkie familiari eta inguruko guztiei. Mendiarekiko zuen jarrera, zaletasuna eta errespetua ikusteko esanguratsua da Pumorin bost lagun galdu eta hamar urtera esan zituenak, hemen. Bestetik, UROLA KOSTAKO HITZA-k Irureta elkarrizketatu zuen 2011. urtean, Pakistanen egindako Baltoroko zeharkaldiaren harira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide