Larunbatean kayak irteera izango da

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 10a

Turismo Bulegora jo behar da izena ematera

Aurten ere kayak irteerak antolatu dituzte Orioko turismo bulegotik.

Turismo Bulegora jo behar da izena ematera

Aurten ere kayak irteerak antolatu dituzte Orioko turismo bulegotik. Aurrenekoa larunbatean, maiatzaren 11n, izango da. Hitzordua 16:30etan egingo dute eta handik abiatuta bi orduko irteera izango da. 

Oria Itsasadarra toki egokia da arraunean lehen aldiz aritzeko. Hala ere, irteeran parte hartuko dutenentzat aholkuak eman dituzte turismo bulegokoek: Kirol jantziak eramatea; igeri egiten jakitea beharrezkoa da, baina arraunean trebetasuna ez da ezinbestekoa.

Orioko turismo bulegoan eman behar da izena –943 83 55 65–. Gutxieneko adina 12 urtekoa da eta 12tik 16urtera artekoek zortzi euro ordaindu behar dituzte, gainontzekoek 15 euro.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide