‘Euskal Herriak bakea behar du’ lelopean elkarretaratzea egin dute gaur Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 11

'Euskal Herrian bakea behar du' lelopean elkarretaratzea egin dute Zarautzen. Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute, Euskal Herriak bakea behar du lemapean. Pasa den asteartean Ekhiñe Eizagirre eta beste bost lagun atxilotu zituzten gendarmeek eta guardia zibilek Frantzian,  ETAko hiru talde logistikotako kideak izatea egotzita. Horren aurrean, hainbat mobilizazio egin dute Zarautzen: asteazkenean agerraldi masiboa egin zuen EH Bilduk eta ondoren burrunbada. Ostegunean, berriz, alor askotako eragileak bildu ziren, egoeraren inguruko diagnosi komuna egiteko. “Prozesu politiko honetan guztion parte hartze eta esku hartzearen beharrezkotasunaz jardun genuen, eta egoeraren diagnosi bat egingo genuela adostu. Horrek bere denbora behar duela konziente izanik, egoeraren inguruko hausnarketak bere denbora emango duenez, eta egoera desbloketau behar dela jakitun, gure aletxoa jartzea erabaki dugu” azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide