Garbiketa Mundiala egin dute gaur Santiagon eta Orruan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko maiatzaren 11

  Jendetza bildu da gaur Zumaian Orrua eta Santiago garbitzeko   Herritarrak itsas inguruan babestearen beharraz kontzientziatzeko eta itsas bazterra garbitzeko asmoz antolatu dute gaur Orruan eta Santiago hondartzan Garbiketa Mundiala. Surfrider Foundation Europe elkarteak, Euskal Herriko, Gipuzkoako eta tokiko surf elkarte eta federazioek, Getariako eta Zumaiako udalek eta Zarauzko eta Getariako hainbat eragilek antolatu dute ekimena, eta herritarrek itsasoan aurkitu daitezkeen hondakinen inguruan hausnartzea lortu nahi dute. Horretaz gain, «gure egunerokoan kutsadura murrizteko egin ditzazkegun jarduerez jardun nahi dugu». Goizeko 11:00etarako bildu dira parte-hartzaileak Zumaiako Santiago hondartzan eta bertan Surfrider Foundation Europe taldeko kide Aines Harizmendik Garbiketa Mundiala ekimena aurkeztu du. Ondoren taldeka bildu dira eta Santiago eta Orrua hondartzak garbitu dituzte. Saioa giro onean amaitzeko parrilada egin dute parte-hartzaile guztiek batera. Garbiketa Mundialeko parte hartzaileak taldeak osatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide