Zestoarrek Zumaiatik Zarautzera mendi irteera antolatu dute

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 10a

Zarautz Santa Barbaratik (Lorentxo Portularrume) Ekain Guraso Elkarteak eta Agiro Mendi Taldeak elkarlanean Zumaiatik Zarautzera egun osoko mendi irteera antolatu dute maiatzaren 19rako. Mendi ibilaldia Zumaian hasiko dutenez, autobus publikoa erabiliko dute, 09:30ean, Zestoan autobusa hartuta. Itzulerako autobusa Zarautzen 16:15ean hartuko dute. Gurasoentzako eta haurrentzako irteera da eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez Zestoako ikastetxera deitu (943 14 79 77) eta izena eman beharko dute, izena maiatzaren 16rako (osteguna) eman behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide