Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Denboraz justu-justu ibiltzera ohitu dira herritarrak eta estresa eta presa eguneroko bidelagun bihurtu dira jende askorentzat. Hori jakinda Aiako Udalak estresa kentzeari buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako Kultur Etxean; Simon Marmier doktoreak gidatuko du saioa 18:30etik aurrera eta aiarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte Udaletik.
Ordu bete inguruko saio izango da; 45 minututan Marmierrek erakustaldia egingo du eta gainontzeko ordu laurdenean galderak egiteko aukera izango dute saiora bertatzen diren herritarrek. Gaiei dagokionean, alde batetik, estresa azkar kentzeko hiru giltzarri eta tentsioa minutu gutxitan murrizteko erlaxazio teknikak erakutsiko ditu doktoreak. Bestetik, estresa gutxitzeko elikadura aholkuak emango ditu, baita estre uneetan norberaren funtzionamendu eta ahuleria hobetzeko ongizate aholkua ere. Horretaz gain, gorputza estresaren ondorio kaltegarrietatik babesteko sekretua azalduko du.