Zarauzko Udal Gobernuaren adierazpena, astearteko atxiloketen inguruan

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 10a

Zarauzko Udal gobernuak astearte goizaldean Frantzian gertaturiko atxiloketen aurrean honakoa adierazi  du: 1.    Zarauzko Udal gobernua arduratuta agertzen da Ekhiñe Eizagirre gazte zarauztarraren atxiloketagatik. 2.    Atxiloketan eta ondorengo inkomunikazio aldian jasan dezakeen tratuagatik bere kezka agertzen du Udal gobernuak. 3.    Urte eta erdi bete da Aieteko bide orria adostu zenetik. Zarauzko Udalak, bakegintza eta normalizazio bidean, Aieteko bide orriko puntuak bete daitezela eskatzen du. 4.    Zarauzko Udal gobernua pertsonen eskubide ororen defentsan bermatzen da, beste behin ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide