Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0suzLB0TSo4
Parekidetasun sailak hainbat ekitaldi antolatu du Maiatzak 17rako, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Egunerako. Ostegunean, esaterako, Transexualitatea lehen pertsonan: Maskarak dokumentala eskainiko du Etxezabalan, 19:00etan. Ondoren Ixotz Louyest eta Ainara Ruizekin, dokumentalaren egileekin, solasteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Maiatzaren 19an, berriz, Testigos de un tiempo maldito, Javi Larrauriren dokumentalaren emango dute Modelo aretoan, 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.
Informazio gehiago: www.berdintasunazarautz.blogspot.com