Kultur Aniztasunaren Festa antolatzeko bilera izango da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 10a

Aurreko urtetan hainbat jatorritako oriotarren artean izan duen harrera ona ikusita, Orioko Udaleko Euskara Batzordeak Kultur Aniztasunaren Festa antolatuko du laugarren urtez. Jaia antolatzeko lehen bilera astelehenean 19:00etan izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan. Euskara Batzordeak herritarrek festan parte-hartze zuzena izatea nahi dute, horregatik bileran parte hartzera animatu nahi dituzte oriotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide