Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren ostegunean, maiatzaren 16an, udaberriko azken literatur solasaldia egingo dute. Jhumpa Lahiri "Tierra desacostumbrada" izango dute hizpide azken saio horretan, gaztelaniaz. Ohi bezala, Jose Luis Canchok dinamizatuko du. Parte hartu nahi dutenek, liburutegitik pasate eta ale bat mailegatu ahalko dute. Solasaldia 18:30 - 20:00 bitartean izango da, Sanz Enean.
Euskarazko azken saioa maiatzaren 29an izango da eta eskuragarri daude liburutegian, Jose Belmonteren "Maria Suredaren amets urratuak".
Hurrengo saioa, irailaren 25an izango da.
Bestalde, prestatu dituzte maiatzerako irakurketa proposamen berriak. Hona hemen: http://www.kulturazarautz.org