Igandean amaituko da Tolosako Kartingera joan ahal izateko izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 10a

Tolosako Karting-a. Zarauzko Gaztelekuak maiatzaren 18rako irteera antolatu du. Tolosara joango dira parte-hartzaileak, kartingera. 12-14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Lehenbizi entrenatu egingo dira eta ondoren lehia hasiko dute. Igandean amaituko da izena emateko epea. Bost euroko kostua izango du irteerak. Informazio gehiago eskuratzeko: www.zarautzgazte.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide