'Euskal Herriak bakea behar du' lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko maiatzaren 10a

Ekhiñe Eizagirreri buruzko asanblada egin zuten astearte arratsaldean, Musika Plazan. Amaia Ventas Elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian, Euskal Herriak bakea behar du lemapean. Pasa den asteartean Ekhiñe Eizagirre eta beste bost lagun atxilotu zituzten gendarmeek eta guardia zibilek Frantzian,  ETAko hiru talde logistikota ko kideak izatea egotzita. Horren aurrean, hainbat mobilizazio egin dute Zarautzen: asteazkenean agerraldi masiboa egin zuen EH Bilduk eta ondoren burrunbada. Ostegunean, berriz, alor askotako eragileak bildu ziren, egoeraren inguruko diagnosi komuna egiteko. "Prozesu politiko honetan guztion parte hartze eta esku hartzearen beharrezkotasunaz jardun genuen, eta egoeraren diagnosi bat egingo genuela adostu. Horrek bere denbora behar duela konziente izanik, egoeraren inguruko hausnarketak bere denbora emango duenez, eta egoera desbloketau behar dela jakitun, gure aletxoa jartzea erabaki dugu". Testuinguru horretan egingo dute bihar elkarretaratzea, Lege Zaharren Enparantzan 12:00etan. Bestalde, gaur manifestazioa egingo dute 20:00etatik aurrera. Atxiloaldia luzatu
Asteazkenean jakinarazi zuen Frantziako Gobernuak sei gazteen epailearen aurreko galdeketa atzeratu egingo zutela.  Atxiloaldia luzatu zieten , beraz, Ekhiñe Eizagirre zarauztarrari, Raul Aduna gasteiztarrari, Antonio Goikoe txea tolosarrari, Barrundiako Igor Uriarteri eta Arrasateko Ju- len Mendizabali eta Kepa Arkauzi. Atxilotu zituzten hirietan daude sei lagunak—Bloisen atzeman zuten Eizagirre—, polizia judizialaren ardurapean. Eta hala egongo dira epailearen aurrera deklaratzera Parisera eramaten dituzten arte. Frantziako legea ren arabera, atxiloketa gehienez 96 ordu luzatu daiteke; 120 ordu «arrisku terrorista» egonez gero. Igandean edo astelehenean beteko da epe hori, hortaz. Iturri horien arabera, poliziek ordenagailuak, informazioa gor detzeko hainbat euskarri, bi ibilgailu eta dirua atzeman dituzte atxilotuen etxebizitzetan. Eta horiek ari dira aztertzen egun. Baita bi ibilgailu ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide