Giza-proba, feria eta harri-jasotze txapelketa asteburuan Aia

Karkara.eus 2013ko mai. 9a, 18:07

Maiatzaren 12an izango da aurten Asentzio feria, baina bezperatik hasita Aian izango da bestelako ekitaldirik. Maiatzaren 11n, larunbatarekin, I. Bizi Iturri saria izango da probalekuan 22:00etan hasita.

Maiatzaren 12an izango da aurten Asentzio feria, baina bezperatik hasita Aian izango da bestelako ekitaldirik. Maiatzaren 11n, larunbatarekin, I. Bizi Iturri saria izango da probalekuan 22:00etan hasita. Giza probetan arituko dira hiru emakume talde: Oriokoa –moxtakak–, Ergobikoa eta Ibarrakoa. Orioko taldean bi aiar daude: Ane Ezeiza eta Aitziber Lizarralde eta Orioko Idoia Etxeberria; entrenatzailea ere oriotarra da, Imanol Etxeberria. Ane Ezeizak esan digunez, eguna iritsi arte sekula ez da jakiten beste taldeak nola dauden eta zenbat prestatu diren. Gu ahalegindu garen arren, denbora gutxi izan dugu entrenatzeko eta Aiako probalekuan entrenatuta ikusi dugu benetan toki gogorra dela. Hala ere, lan polita egiteko asmoz joango gara. Txanda bakoitzean 500 kiloko harriari tiraka aritu beharko dute zortzi neskek 15 minutuz, zeinek plaza gehiago egin. Gipuzkoako txapelketa izango denez, antolatzaileek izugarrizko jendetza espero dute. Sarrera bost eurokoa izango da. Moxtakak

Baserriko gauzak eta artisauak
Igande goizeko protagonista feria izango da. 10:00etatik 14:00etara bitartean plazan, aparkalekuan eta eskolaren atzeko aldean.

Barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, gozoak, loreak, ardoa eta baserriko beste hainbat produktu eta baserrirako lanabesak jarriko dituzte ikusgai eta baita salgai ere azokan. Eusko labeleko jakiak, herriko txakolina eta sagardoa probatzeko aukera ere izango da. Horrez gain, abere, ganadu, ardi, hegazti eta beste hainbat animalia bitxi jarriko dituzte ikusgai. Animalia bitxiak, hain zuzen ere Aiako Indagarate-Berri baserrikoak dira. Artisauak ere egongo dira Aiako azokan, besteak beste: egurra eta larrua lantzen dutenak, jostailu eta panpinagileak, bitxigileak, zapatagileak… tartean Iñigo Izeta aiarra.

Antzinako lanen erakustaldia
Eguerdian herritarrek belar meta egingo dute plazan. Azken urteotan antzinako ofizioak edo lan eta bizitzeko moduak baserri inguruan nola ziren gaurkoei erakusten saiatu gara: ardi mozketa –eskuz eta makinarekin–, ferraketa, belarra moztu eta eskuz kargatu eta artilearekin koltxoiak egin, azaldu du Aiako alkate Igor Iturainek.

Hori ikusi bitartean oilasko eta txerri pintxoak, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera ere emango dute. Arratsaldean, harri-jasotze txapelketa ikusteko aukera egongo da. Aiako harri bereziarekin lanean arituko dira 17:30ean pilotalekura gerturatzen direnak. Aiako harri baldarra altxatzen arituko dira Ostolaza, Izetako hirukotea, Urrutia eta Eizmendi, bakoitzak 10 minutuko saioak eginez. Arrautza itxurako harriak ez du heldulekurik, neurri bereziak ditu eta 115 kilo pisatzen du.

Asentzio feria jai giroan amaitzeko erromeria izango da plazan Laja II.a eta Unai Narbaiza trikitilariekin.

Asteburuko ekintzak Aiako Udalak eta Aiako Idi Proba elkartekoek antolatutakoak dira.



Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide