Zestoako Sortuk hondakinen gaineko herri batzarra deitu du larunbaterako

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 9a

Hondakinen inguruan larunbaterako (maiatzak 11) herri batzarra deitu du Zestoako Sortuk. 10:00etan hasiko dute batzarra, Kultur Etxean. Bertan, hondakinen inguruan azkenaldian emandako urratsak azalduko dituzte, «era berean, aurrera begirako norabidea zehazten ahaleginduko gara», esan dute. Herri batzarrera herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide