Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizeko 11:00ak baino lehen istripua izan da N-634 errepidean Sarikola eta Botaleku artean. Audi A3 autoa errepidetik atera da eta 10-15 metroko aldapan behera erori da Oria ibaira. 42 urteko gizonezkoa Donostiako ospitalera eraman dute zauri arinekin. Istripua dela-eta ordu batzuetan errepidea itxita izan da suhiltzaileek poleekin jaitsi behar izan dutelako auto gidariari laguntzera.