Txurrumuskik udako programa aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 9a

San Fermin Jaiak ospatzen dituzte Udaleko Irekietan parte hartzen duten haurrek. Txurrumuski Aisialdi Taldeak udako oporraldirako hainbat ekimen antolatu ditu haur eta gaztetxoentzat. Uztailean zehar udaleku irekiak izango dira lau urtetik 12 urte bitarteko haurrentzat; eta azken urtetako beharrei erreparatuta aurtengo udarako, lehen aldiz, Uda Txokoa antolatu dute 2010. urtean jaiotako haurtxoei zuzendua. Abuztuko lehen hamabostaldirako, berriz, Gazte Abenturak antolatu dituzte. Euren seme-alabak Txurrumuski Aisialdi Taldeak antolatutako ekimenetan inskribatu nahi dituzten gurasoek horretarako aukera izango dute hilaren 22an, 23an eta 24an Orioko Kultur Etxean 18:00etatik 19:30era. Udako aisialdi eskaintzaren inguruko informazio osatua www.oriora.com webgunean eskuratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide