Igandean, Kirolgi OBBk, Espainiako Sofbol Liga Nazionalean parte hartzen ari den Euskal Herriko beste taldearen aurka jokatu zuen, Atletico San Sebastianen kontra, hain zuzen ere.
Bi partidetan lehenena oso estua izan zen oriotarrentzat: bigarren sarreran bi karrera egitea baino ez zuten lortu. Hortik aurrera, bi taldeetako pitcher-ek bateatzaileak ederki kontrolatu zituzten. OBBren defentsa paregabeak ez zien donostiarrei tantoa markatzen utzi eta OBBk batez jotzeko garaian zorterik eduki ez izanak, partidan beste karrerarik ez egitea eragin zuen. Beraz, partida amaieran Kirolgi OBBk irabazi zuen: 2-0.
Bigarren partida erabat ezberdina izan zen. Atlético San Sebastianeko entrenatzaileak haien pitcher onena gorde zuen bigarren zatirako, hala eta guztiz ere, Kirolgi OBB gai izan zen, lehen partidarekin alderatuz, batean erreakzionatzeko. Partida ez zen oriotarren alde hasi, izan ere, Atletico San Sebastianeko jokalariek lehen sarreran bi karrera puntuatu zituzten. Baina jarraian, Kirolgi OBBkoek beste karrera batekin erantzun zioten. Partida zehazteko erreakzioa berehala etorri zen Kirolgi OBBkoentzat, bigarren sarreran bateak atera, eta 6-2koarekin aurreratu ziren markagailuan. Segidako defentsarekin, oriotarrek beste zazpi karrera egin ahal izan zituzten, laugarren sarreran, 13-2 irabaziz
Taldekoek Sara Etxeberria eta Paula Pejenautek jardunaldian egindako lana azpimarratu dute, baita Ane Barandiaranek lehen partiduan pitcher moduan egindakoa, eta bigarrenean Mariuca Royorenak jaurtitzaile gisa egindakoa, denbora osoan donostiarren bateatzaileak kontrolatu baitzituzten.
Azken bi garaipen hauekin, Kirolgi OBB sailkapenean lehen tokian dago Sant Boiekiko bi garaipeneko diferentziarekin.
Kirolgi OBBk ez du beste partidarik izango maiatzaren 26ra arte. Orduan Antorchako Valentziarrak –une honetan sailkapenean hirugarren tokian daudenak, izango dituzte Orion aurrez aurre.
Espainiako txapelketa
Bestalde, maiatzaren 10etik 11ra bitartean Kadete Mailako Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatuko dute Orioko Mendibeltz zelaian. Honako taldeak arituko dira jokoan.
A taldea
B taldea
Partidak
1. zelaia
Maiatzak 10
- 10:30 Kirolgi OBB - Atletico S.S.
- 13:00 Lazkao - Cambre
- 15:30 Atletico S.S. - Sant Boi
- 18:00 Dridma - Kirolgi OBB
Maiatzak 11
- 10:30 Sant Boi - Kirolgi OBB
- 13:00 Projecte s. Gavanenc - Lazkao
- 15:30 Bosgarren eta seigarren postuak
- 18:00 Final erdiak 1B-2A
Maiatzak 12
- 09:30 Hirugarren eta laugarren postuak
- 11:30 Finala
- 15:30 Hirugarren eta laugarren postuak
- 18:00 Final erdiak 1B-2A
2. zelaia
Maiatzak 10
- 10:30 Projecte S. Gavanenc - Atl. S.S.- Rentoks
- 13:00 Santo Boi - Dridma
- 15:30 Cambre - Projecte s. Gavanenc
- 18:00 Atl. S.S.- Rentoks - Lazkao
Maiatzak 11
- 10:30 Cambre - Atl. S.S.- Rentoks
- 13:00 Atletico S.S. - Dridma
- 15:30 Zazpigarren eta zortzigarren postuak
- 18:00 Final erdiak 1A-2B