Goizeko hamaikak aurretik istripua gertatu da N634 errepidean Sarikola eta Botaleku artean. Audi A3 autoa errepidetik atera eta 10-15 metroko aldapan behera erori da erriora. Tarte batean errepidea itxita egon da suhiltzaileak poleekin jaitsi baitira auto gidariari laguntzera, baina jadanik irekita dago bidea bi noranzkoetan.
Gidaria, 42 urteko gizonezkoa anbulantzian Donostia ospitalera eraman duten arren, zauri arinak baino ez ditu izan.