Harizko Musika-tresnen Topaketa egingo dute Orion
Danbolin Musika Eskolak Harizko Musika-tresnen Topaketa antolatu du larunbaterako. Euskal Herriko 17 musika eskoletako 225 ikaslek parte hartuko dute ekimenean. Ekitaldi nagusia larunbatean 18:00etatik aurrera izango da Ikastola aurreko plazan eta bibolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu jotzaileez gain, Danbolin Musika Eskolako dantza ikasleek, Musika Mintzairako 3. eta 4. mailako ikasleek, Salatxo Abesbatzak, bi bakarlarik eta beste bi dantzarik parte hartuko dute saioan.