Orioko junior saskibaloi taldeak Gipuzkoako partaidetza liga irabazi du

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 9a

URSA Orio junior mailako saskibaloi taldea.(Egilea: Gotzon Odriozola) URSA Orioko junior mailako emakumezkoen saskibaloi taldeak Gipuzkoako partaidetza liga irabazi du. Bost urteko ibilbidea du taldeak eta aurtengoa irabazi duten lehen titulua izan da. Bigarren urtez Iker Gurrutxaga oriotarrak zuzendu du taldea eta Irati Isasa zarauztarra izan du laguntzaile. "Osasuntsu dago nesken kirola Orion eta osasuntsu dago saskibaloia Orion. Orokorrean lan ona egin dute neskek denboraldi osoan zehar eta talde baten aurka izan ezik, 20 puntutik gorako abantaila lortu dute norgehiagoka guztietan". Gipuzkoako Partaidetza Liga irabazita  Gipuzkoako Errendimendu mailan jokatuko du talde gazteak datorren denboraldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide