Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo atxilotu zuten Ekhiñe Eizagirre zarauztarra Frantzian, beste bost pertsonarekin batera. Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean egindako operazioan atxilotu zuten. Albiste agentziek atzo bertan jakinarazi zutenez, ETAko talde logistikoko kide izatea egotzi diote zarauztarrari. Gaur jakin da atxiloaldia 96 ordura luzatzea erabaki duela epaileak.