Lou Olangua omenduko dute hilaren 25ean, Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 8a

Pasa den urtarrilaren 13an zendu zen OK Korral taldeko abeslaria, Lourdes Olangua. Hura omentzeko festa antolatu dute hilaren 25erako. Putzuzulo gaztetxean izango da eta hainbat taldek kontzertua emango dute bertan. Anestesia, Lobo Electrico, The Safety Pins, Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos, Desastrozombies eta Nuevo Catecismo Catolico izango dira oholtza gainean. Horiez gain, Dani Ulacia (OK Korral, Labanak Humedecidos), Izaskun (2 Kate), Jose Dolz (Telepath Boys, Shock Treatment), Eneko Etxeandia (Teen Dogs, NCC, Safety Pins), Dani Mortaja, Riki Andrade (Los Clavos, El Inquilino Comunista) eta beste hainbatek ere hartuko dute parte. 20:30ean hasiko dira jaialdiarekin. Sarrera bakoitzak bost euro kostako du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide