Eskualdeko zenbat eragileek ‘Garbiketa mundiala’ izeneko ekimena antolatu dute. Edonork parte hartu dezake Santiago eta Orrua hondartzak garbitzeko kanpaina honetan.
Horretarako, larunbatean goizeko 10:30ean bi leku hauetara azaltzea besterik ez du. “Garbiketa Mundiala” Zumaia, Getaria eta Zarauzko udalez gain, ingurumen, surf eta hezkuntza arloko eragileek bultzatutako ekimena da. Helburua argia da: itsas ingurumena babestu, hondakinen arazoari buruz hausnartu, egunerokoan kutsadura murrizteko egin daitekeen ekintzez jardun, eragileen arteko elkarlana bultzatu eta itsas ingurugiroaz gozatu.
Plastikoa da itsasoan aurkitu daitekeen hondakinik nagusiena, %75a hain zuzen ere. Urtero ekoizten diren 100 milioi tona plastikoren %10 inguruk ozeanoetan amaitzen dute. Horrek ingurumenean sortzen duen kaltea izugarrizkoa da. Santiago hondartzaren atzean aurkitzen den paduran esaterako, hondakinak orokorrean eta plastikoak zehazki, mehatxu handia da suposatzen die bertako espeziei.
Orruan surfistei ere oztopoak eragiten die kutsadurak. Hondartzarako sarbidea tuneletik egiten da eta pasabide hori erabat zikinduta egoten da. Hori dela eta, larunbatean herritarrei bertara laguntzera joateko gonbita luzatzen zaie.
Antolatzaileek egitarau interesgarria prestatu dute:
10:30: Hitzordua Orroaga eta Santiago hondartzetan.
10:45: Aurkezpena eta material banaketa.
11:00: Garbiketa ekintza.
11:45: Kontzientziazio saioa.
12:30: Materiala eta zabor poltsak bildu.
13:00: Barbakoa
Larunbatean egingo den ekintza aurkezteko bideoa ere prestatu dute.
