Maiatzaren 4an, larunbatarekin bete zituen Monica Salaberria Etxabek 100 urte. Orion gaur egun ehun urte beteta bizi den bakarra da Monica.
Pasai San Juandarra jaiotzez Oriora bizi izatera etorria eta eskola publikoan irakasle aritua. Gaur egun Eusko Gudari kaleko bere etxean bizi da Reina zaintzailearekin batera.
Udal ordezkariek oroigarriarekin eta lore sorta Oriarekin egin zioten bisita urtebetetze egunean. Monicak zein zaintzaile eta lagunek hamaiketako eta urtebetetze-tartarekin hartu zituzten etxean eta Zorionak ere abestu zioten. Ez ziren izan, ordea, kantuan egin zuten bakarrak, Monicak berak ere elizan garai batean abesten zituenak kantatu zizkien bertaratutakoei. Hori ez ezik, oriotartua izan arren, bere jaioterria gogoan sanjuandarrek oriotarrei irabazi ere kantatu zuen arrauna akorduan hartuta.
100 urte betetzeko sekretua zein den galdetuta Monicak ondoan duen zaintzaile finak esan zuen botika gutxi hartzen duela eta baita egunean zerbezatxo bat edo beste ere. Zorionak Monica!