Planetarioa jarri dute Orioko Herri Ikastolan

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 8a

Caixaren gizarte ekintza programen baitan maiatzaren 10era arte izango da

Maiatzaren 10era bitartean Orioko Herri Ikastolako aretoan izango dute planetarioa jarrita.

Caixaren

gizarte ekintza programen baitan, Astronomia lantzeko planetario

mugikorr...

Caixaren gizarte ekintza programen baitan maiatzaren 10era arte izango da

Maiatzaren 10era bitartean Orioko Herri Ikastolako aretoan izango dute planetarioa jarrita.

Caixaren gizarte ekintza programen baitan, Astronomia lantzeko planetario mugikorrean sartzeko aukera izango dute Orioko Herri Ikastolako ikasleek.

360 graduko kupulan ikusiko dute proiekzioa, eta entzunaldia euskara hutsean izango da. Udaberriko zerua, ipar izarra, hartz handi eta txikia, zodiakoa osatzen duen izar-multzoak, urtaroen zergatia, ilargia, galaxiak, konstelazioak... guztiak ikusteko eta entzuteko aukera  dute Ikastolako ikasleek, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzarainoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide