Langile bat larri zauritu da Zarautzen, 8-10 metrotatik erorita

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 7a

Langile bat larri zauritu da gaur eguerdian 8-10 metrotatik erorita. Jabier Etxaburu Udaltzaingoen arduradunak jakinarazi du 13:00ak aldera gertatu dela ezbeharra. Limpiezas Biok enpresan egiten du lan eta oriotarra da. Erorketaren ondorioz "oso larri" dago. Anbulantzia segituan bertaratu da eta lekuan bertan artatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide