Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizon batek beste bat bota du Zarauzko malekoitik behera. Gaur goizaldean gertatu da, 04:30 aldean. Ustez bi gizonak zor ekonomiko baten inguruan eztabaidatzen ari zirela, batak besteari bultzatu dio. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau metroko altueratik erori da eta larri zauritu da. Erasotzaileak berak aitortu du zaurituari bultz egin diola eta atxilo eraman dute komisariara. Zauritua, berriz, ospitalera eraman dute.