Ametsetako belaunaldia, Baleike aldizkarian

Baleike 2013ko maiatzaren 7a

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, kadete mailako Espainiako txapelketaren fasea jokatuko da Zumaian, Lubaki kiroldegian. Euskadiko txapelketa irabazia duten Pulpoko gazteek Calasancio (Errioxa), Anaitasuna (Nafarroa) eta Bartzelona (Katalunia) izango dituzte aurkariak. Pulporen eskubaloi talde honen ametsetako belaunaldi honen inguruko erreportaje zabala landu dugu maiatzeko Baleike aldizkarian. Ohiko saltokietan duzue salgai euro batean. Ondoko lerroetan duzue aurrerapena. “Pulpo eskubaloi taldea historikoa dugu herrian, 1968. urtetik errotuta dagoena. Neska-mutil asko pasa dira kiroldegiko pistatik herriaren izena goiko puntan ikusteko lanean jo eta su. Izerdi asko bota dute, nekatu egin dira, haserretu, min hartu… eta esfortzu horrek askorako balio izan du. Ikusleak ere badituzte, zaleen oihuak eta animoak askotan entzun dira pista kanpotik ere. Azken urtean, aldiz, animo, oihu eta txalo zaparrada handienak jaso dituena kadete mailako mutil taldea izan da. Euskal ligan jokatzen dute. Partida guztiak irabazita, Euskadiko txapelketa ere lortu zuten, hain zuzen, Zumaian santelmoetako bigarren asteburuan jokatu zen ligaxkan. Hurrengo erronka ere Zumaian izango dute hurrengo asteburuan; Espainiako Txapelketako lehen faseko ligaxka etxean jokatzea suertatu zaie. Bartzelona taldea izango dute aurkari zailenetakoa, baina ilusioz beterik daude, eta paper ona egitea eta hurrengo fasera pasatzea dute helburu.” Gai honez gain, hondakinen, Mugi txartelaren eta egoitzetako grebaren inguruko artikulu bana eta Kabi [...]

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, kadete mailako Espainiako txapelketaren fasea jokatuko da Zumaian, Lubaki kiroldegian. Euskadiko txapelketa irabazia duten Pulpoko gazteek Calasancio (Errioxa), Anaitasuna (Nafarroa) eta Bartzelona (Katalunia) izango dituzte aurkariak. Pulporen eskubaloi talde honen ametsetako belaunaldi honen inguruko erreportaje zabala landu dugu maiatzeko Baleike aldizkarian. Ohiko saltokietan duzue salgai euro batean. Ondoko lerroetan duzue aurrerapena.

“Pulpo eskubaloi taldea historikoa dugu herrian, 1968. urtetik errotuta dagoena. Neska-mutil asko pasa dira kiroldegiko pistatik herriaren izena goiko puntan ikusteko lanean jo eta su. Izerdi asko bota dute, nekatu egin dira, haserretu, min hartu… eta esfortzu horrek askorako balio izan du. Ikusleak ere badituzte, zaleen oihuak eta animoak askotan entzun dira pista kanpotik ere.

Azken urtean, aldiz, animo, oihu eta txalo zaparrada handienak jaso dituena kadete mailako mutil taldea izan da. Euskal ligan jokatzen dute. Partida guztiak irabazita, Euskadiko txapelketa ere lortu zuten, hain zuzen, Zumaian santelmoetako bigarren asteburuan jokatu zen ligaxkan. Hurrengo erronka ere Zumaian izango dute hurrengo asteburuan; Espainiako Txapelketako lehen faseko ligaxka etxean jokatzea suertatu zaie. Bartzelona taldea izango dute aurkari zailenetakoa, baina ilusioz beterik daude, eta paper ona egitea eta hurrengo fasera pasatzea dute helburu.”

Gai honez gain, hondakinen, Mugi txartelaren eta egoitzetako grebaren inguruko artikulu bana eta Kabi tabernako nagusi Kepa Aizpuruari egindako elkarrizketa laburra irakurri ahal izango duzue.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide