Herri Urratserako autobusa jarri du Ikastolak

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 6a

Maiatzaren 9a izango da izena emateko azken eguna

Urtero moduan, Senpereko lakuaren bueltan egingo da aurten ere iparraldeko ikastolen aldeko festa, Herri Urrats, maiatzeko bigarren igandean. Hilaren 12an izango da, beraz, 2013koa, Hogeita abar urte&...

Maiatzaren 9a izango da izena emateko azken eguna

Urtero moduan, Senpereko lakuaren bueltan egingo da aurten ere iparraldeko ikastolen aldeko festa, Herri Urrats, maiatzeko bigarren igandean. Hilaren 12an izango da, beraz, 2013koa, Hogeita abar urte  lemapean. Orioko Herri Ikastolak jaiarekin bat egin nahi dutenentzako autobusa antolatu nahi du.

Ikastolako idazkaritzan, Lore burdindegian eta Uranga burdindegian eman daiteke izena Herri Urratsera autobusean joateko. Maiatzaren 9a izango da izena emateko azken eguna. Dena den, autobusik ez bada betetzen, bertan behera geratuko da Ikastolaren asmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide