Geolodia ekimeneko bisita gidatuan parte hartzeko lekurik ez da geratzen

Baleike 2013ko maiatzaren 6a

Larunbat honetan, maiatzak 11, Geolodia edo Geoloeguna ekimena burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV-EHUk elkarrekin antolatuta. Aurten hirugarrenez burutuko da Geolodia Gipuzkoan eta deialdia arrakastatsua izan da oso. Dagoeneko taldea osatuta dago eta ez da plazarik geratzen. Partaideek trekking geologiko bat egingo dute gida batek lagunduta, Debatik Zumaiara. Ibilbidea oinez eginez, Flysch mota desberdinak ezagutuko dituzte eta Geoparkearen historia geologiko harrigarria ulertzeko aukera izango dute. Suntsipen masiboak, beroketa klimatikoak, koral arrezifeak, lurrikara handiak eta beste hainbat kontu interesgarri izango dira mintzagai ibilaldian zehar. Deban izango dute hasiera puntua, goizeko 9:00etan. Geolodia izeneko ekimena 2005. urtean hasi zen, Teruelen. Egun, 8 urte beranduago, Espainiar estatuko lurralde guztietan aldi berean burutzen den dibulgazio ekimena da. Helburu nagusia da geologia eta geologoen lanbidea gizarteratzea. Irteera hauek paisaiak “begi geologikoekin” ikusteko aukera eskaintzen digute eta zuzenean zientzialarien lana ezagutzeko abagune bihurtzen dira. Halaber, ondare geologikoa babestearen garrantzia azpimarratzeko balio du ekimen honek.

Larunbat honetan, maiatzak 11, Geolodia edo Geoloeguna ekimena burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV-EHUk elkarrekin antolatuta. Aurten hirugarrenez burutuko da Geolodia Gipuzkoan eta deialdia arrakastatsua izan da oso. Dagoeneko taldea osatuta dago eta ez da plazarik geratzen.

Partaideek trekking geologiko bat egingo dute gida batek lagunduta, Debatik Zumaiara. Ibilbidea oinez eginez, Flysch mota desberdinak ezagutuko dituzte eta Geoparkearen historia geologiko harrigarria ulertzeko aukera izango dute. Suntsipen masiboak, beroketa klimatikoak, koral arrezifeak, lurrikara handiak eta beste hainbat kontu interesgarri izango dira mintzagai ibilaldian zehar. Deban izango dute hasiera puntua, goizeko 9:00etan.

Geolodia izeneko ekimena 2005. urtean hasi zen, Teruelen. Egun, 8 urte beranduago, Espainiar estatuko lurralde guztietan aldi berean burutzen den dibulgazio ekimena da. Helburu nagusia da geologia eta geologoen lanbidea gizarteratzea. Irteera hauek paisaiak “begi geologikoekin” ikusteko aukera eskaintzen digute eta zuzenean zientzialarien lana ezagutzeko abagune bihurtzen dira. Halaber, ondare geologikoa babestearen garrantzia azpimarratzeko balio du ekimen honek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide