Gaztetxean kontzertuak izango dira asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 6a

Getariako Gaztetxean kontzertuak emango dituzte asteazkenean 21:00etatik aurrera. Bi talde igoko dira oholtza gainera; alde batetik, kanadiar jatorriko Spectres post punk musika jotzen duen taldea eta bestetik, arabiar ikutuko metal instrumentala egiten duen Erroma talde donostiarra. Asteazken iluntzean zuzeneko musikaz gozatu nahi duten guztiak kontzertura gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide