Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira irabazleak (Eduardo Maturana).
Joan den larunbat arratsaldean jokatu zen Azpeitia eta Etumeta artean Azpeitiko XIV. Rallysprinta. Irabazleak Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira, Peugeot 205 F1 autoarekin. Hauen atzetik bigarren, Joxe Labakak eta Eli Bergarak egin zuten, Mitsubishi Evo V-arekin; eta, hirugarren Iker Gayosok eta Diego Fernandezek, Mitsubishi Evo IXarekin. Lehen joanekoan Aingeru eta Angel Castrok egin zuten denbora onena, baina gero BMW M3 autoak matxura mekaniko bat izan eta lasterketa utzi behar izan zuten. Hirugarren joanekoan erabaki zen lasterketa Antxustegi eta Urrestiren alde, 06:16.5 denbora egitea lortu baitzuten. Horrela, Labaka-Bergararekiko zortzi segundo-hamarrenekoren aldea lortu zuten.
Joxe Labakak eta Eli Bergarak bigarren egin zuten (Eduardo Maturana)