Gaur Antxoa Eguna ospatu dute Getarian eta antxoaren inguruan egindako lanarengatik sei getariar omendu dituzte. Kaia-Kaipe Jatetxeko Andoni Arregi eta Maria Rosa Larrañaga, Elkano Jatetxeko Pedro Arregi eta Mari Jose Artano eta Miren Iribar eta Belen Mendizabal arrain saltzaileak. Ekitaldi hunkigarria izan da udalbatzar aretoan ospatu dena; Getariako abesbatzak Boga-Boga abestia kantatu du eta Gure Txeruko dantzariek Agurra dantzatu die omenduei.