Zabalik dago Zarauzko Udaleku Irekietan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 3a

Zabaldu dute dagoeneko Zarauzko Udaleku Irekietan izena emateko epea. Maiatzaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean egin ahalko da, Xakapon ludotekan (Iturribidi, 24-26), 10:00-12:00 eta 17:00-19:00 bitartean. Ostiraletan goizez soilik eman ahalko da izena. Zozketa, berriz, maiatzaren 13an izango da. 85 euro kostako du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide