Zesta punta jaialdia jokatuko da, bihar, Getarian

Baleike 2013ko maiatzaren 3a

Bihar, goizeko 10:30ean hasita eta Getariako Antxua Egunaren baitan, zesta puntako kinielen jaialdia jokatuko da Getariako Sahatsaga frontoian, Zumaiako Zesta Punta Eskolak antolatuta Bertan parte hartuko dute Hondarribia, Donostia, Andoain, Tolosa, Mu...

Bihar, goizeko 10:30ean hasita eta Getariako Antxua Egunaren baitan, zesta puntako kinielen jaialdia jokatuko da Getariako Sahatsaga frontoian, Zumaiako Zesta Punta Eskolak antolatuta Bertan parte hartuko dute Hondarribia, Donostia, Andoain, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek.

Lau kiniela jokatuko dira bi mailatan banatuta eta jaialdian zehar Gipuzkoako afizionatu mailako xisterako pilotari onenak ikusteko aukera izatez gain, herrialdeko produktuekin osatutako lote eder bat zozketatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide