Nava Jeevan elkartearen aldeko dantza saioa egingo da, bihar, Maria eta Josen

Baleike 2013ko maiatzaren 3a

Dantza saio desberdinak ikusteko aukera izango da, bihar, larunbata, Nava Jeevan elkartearen aldeko III. Dantzara elkartasun saioaren baitan. Ikuskizuna 17:30ean hasiko da Maria eta Jose aretoan. Aurten Nava Jeevan gobernuz kanpoko elkarteak Indiako hiru proiektu interesgarri hartu ditu esku artean: Asha (umezurztegian gaixo dauden haurren mantenua), Ankur eskolarena eta NavaChetna Hezkuntza Zentroarena, “eta ilusio haundiarekin gaude Nava Jeevan-en haur pilo batek eta emakume talde batek jasoko baitute laguntza hau. Dantzasaioan parte hartuko dutenak Alima Ekialdeko Dantza taldea, Txori Txiki Musika Eskolako Euskal Dantza taldea, Alain Maia-ren zuzendaritzapean; dantza Neoklasiko eta garaikideak, Pavis Beiras-en zuzendaritzapean, sevillanak, Marijo Zubia eta Valentina Palmeroren eskutik; Senzala Euskadi kapoeira taldeak, Areto Dantza Igor Latasa eta Marian Amenabarrekin, eta Broadway-Cabaret Musikalaren aurrerapen bat. Sarrerak 3 euroan erosi daitezke eta turismo bulegoan daude salgai.

Dantza saio desberdinak ikusteko aukera izango da, bihar, larunbata, Nava Jeevan elkartearen aldeko III. Dantzara elkartasun saioaren baitan. Ikuskizuna 17:30ean hasiko da Maria eta Jose aretoan.

Aurten Nava Jeevan gobernuz kanpoko elkarteak Indiako hiru proiektu interesgarri hartu ditu esku artean: Asha (umezurztegian gaixo dauden haurren mantenua), Ankur eskolarena eta NavaChetna Hezkuntza Zentroarena, “eta ilusio haundiarekin gaude Nava Jeevan-en haur pilo batek eta emakume talde batek jasoko baitute laguntza hau.

Dantzasaioan parte hartuko dutenak Alima Ekialdeko Dantza taldea, Txori Txiki Musika Eskolako Euskal Dantza taldea, Alain Maia-ren zuzendaritzapean; dantza Neoklasiko eta garaikideak, Pavis Beiras-en zuzendaritzapean, sevillanak, Marijo Zubia eta Valentina Palmeroren eskutik; Senzala Euskadi kapoeira taldeak, Areto Dantza Igor Latasa eta Marian Amenabarrekin, eta Broadway-Cabaret Musikalaren aurrerapen bat.

Sarrerak 3 euroan erosi daitezke eta turismo bulegoan daude salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide