Maiatzaren 12an, Senpereko lakuan egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Inpernupe elkarteak. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da zine paretik eta 19:00ak aldera egingo du itzulerako bidaia. Izenak Inpernupen, Metron edo Ilargin eman daitezke. Helduentzako prezioa 15 euro izango da eta haur eta langabeentzako 10 euro. Autobusa ateratzeko gutxienez 25 lagunek eman beharko dute izena.