Entsegu irekien egitasmoari jarraituz, Urko Menaiaren txanda izango da gaurkoa, maiatzaren 2koa. Donostiako kantautoreak eskoletan gitarra klaseak ematen eta kalean eta tabernetan
euskal herri kantak eta berak sortutako kantuak abestuz eman zituen
lehen urratsak musikan. Bere abestiek ez diote gaur egungo joerari jarraitzen. Haren kantagintzak
60ko eta 70eko kantautoreen estetika musikala eta sentsibilitate
poetikoa bereganatzen ditu. Bere ahots sarkorrak arreta ematen dio entzuleari eta haren
kantuek entzulea hunkitzeko gaitasuna dute.
Hemen Gaude, Herri kantak eta azkena Gaztelupeko Hotsak etxearekin kaleratutako Ametsak eta Oroitzapenak dira Menaiaren hiru diskoak.
Kontzertua, 19:00etan izango da Kultur Etxean.