Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orion bizi den Aitziber Esnaola (Zarautz, 1978) bitxi postua jarriko du igandean Orioko Artisau Azokan.
Azokan parte hartzen duzun zenbagarren aldia da?
Aurten lehen aldiz hartuko dut parte Orioko Artisau Azokan. Aurreko urtetan ere izena emateko asmoa banuen, baina inskribatzeko data pasa eta ezin izan dut lehenago bertan izan. Orain Orion bizi naiz, eta aurten garaiz ibili naiz.
Postuan zer jarriko duzu?
Nik zilarrez eta gomaz egindako bitxiak egiten ditut. Ilerako apaingarriak, paparrerako
orratzak, belarritakoak eta beste hainbat bitxi. 2004an zilarra lantzeko ikastaroa egin nuen
Bartzelonan, eta ordutik egiten ditut artisau lanak. Duela hiru urte goma lantzen ere hasi nintzen, eta orain biak lantzen ditut.
Mota honetako azoketan parte hartzen duzun lehen aldia al da?
Inguruko herrietako azoketan parte hartu izan dut; Zarautzen, Donostian eta Getarian, esaterako.
Zuen lana erakusteko aukera ona izaten al dira azokak?
Giro polita sortzen da artisau azoketan. Niri herritarrekin sortzen den hartu-emana asko gustatzen zait, eta oso aberasgarria iruditzen zait gainera. Postuan bertan bitxiak egiten aritzen naiz azokan, eta jendeari atentzioa ematen dio horrek. Herritarrei egiten dudana gustatzea oso polita da, eta bitxiren bat erosten dutenean asko eskertzen da; nik neuk azokan lortzen dudan irabazia bitxi gehiago egiten ahal izateko materiala erosteko erabiltzen dut.