Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea)
Jose Maria Guibert Ucin (Azpeitia, 1962) izango da Deustuko Unibertsitateko errektore berria. Jaime Oraa Oraaren lekukoa hartuko du. Deustuko Unibertsitateak oraindik ez du zehaztu errektore berriaren kargu hartzearen data, "laster jakinaraziko da", esan du. Guibert Ingenieritza Fakultateko katedraduna da eta Industria Teknologia saileko burua izateaz gainera, Etika Aplikatuko Zentroaren buru ere bada. 1982tik Jesusen Lagundiko kidea da, 1993an apaiztu zen.
Aurretik Deustuko Unibertsitatean beste kargu batzuk ere izan ditu, hala nola, 2003-2008 artean Donostiako Kanpuseko errektoreordea izan zen; 2003-2007 bitartean, Misioa garatzeko Errektorearen eskuorde aritu zen; eta, 2004tik 2008ra, Deustu Fundazioaren Patronatuko kidea izan zen.
1996tik Industria Ingenieritzako Doktorea da eta Londresen Enpresen Administrazioaren gaineko masterra (2010) egina du. Horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetan Teologian lizentziatu (1994) zen eta Deustuko Unibertsitatean Eliz Ikasketen lizentziatura eginda du. Argitalpen asko ere aterata ditu azpeitiarrak honako arloetan: ingenieritza esparruan, gizarte eta enpresa erantzunkizunean, liderazgoan eta etika profesionalean.