Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 18an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza erretiratu eta pentsiodunen elkarteko kideek. Rondalosa elkartekoekin bilduko dira eta elkarrekin igaroko dute eguna. Besteak beste, Wulff museoa bisitatu, upategi batean hamaiketakoa egin eta Laurel kalean ibiliko dira. Rondalosa elkartean bazkalduko dute gerora. Interesa dutenek Iñurritza elkartean eman beharko dute izena gaur, bihar, bilaren 8an, 9an, 14an edota 15ean, 18:00etatik aurrera. 30 euro ordaindu beharko dira. Plazak mugatuak dira.
Parte-hartzaileak 08:00etan elkartuko dira elkartean, hilaren 18an.