Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ñaki Eizmendi Basarri (Errezil 1913-Zarautz 1999) jaio zela ehun urte beteko dira azaroaren 27an. Hori dela eta, idazle, kazetari, euskaltzain eta bertsolariaren lana gogoratuko dute. Zarauzko Kultura Sailak eta Motxian Bertso Eskolak urte osorako egitaraua prestatu dute, Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Zarautz Abesbatzaren laguntzarekin. Azarora bitartean askotariko ekimenak izango dira herrian: hitzaldiak, kontzertuak, bertso jaialdiak, erakusketak eta beste. Honakoa da maiatzerako prestatu dituzten ekitaldien zerrenda:
Maiatzak 9, osteguna.Basarri. Hitza eta itzala hitzaldia, Nikolas Zendoia eta Pello Esnalen eskutik. 19:00etan Sanz Enea kultur etxean.
Maiatzak 12, igandea. Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak kontzertua eskainiko dute Torre Luzeako parkean, 11:30etik aurrera.
Maiatzak 15, asteazkena.Gu ere bertsotan egitasmoaren amaiera ekitaldia udal kiroldegian, 17:30etik aurrera.
Maiatzak 16, osteguna.Basarriren kazetaritza lana hitzaldia Joxe Mari Iriondoren eskutik, 19:00etan Sanz Enea kultur etxean.