Baserritik.com-en urteurren azoka, iaz.
(Nerea Uranga)
Baserritik.com-ek, bailarako produktuen ekoizleen elkarteak, webgune berria aurkeztuko du ostiralean, eta horren aitzakian festa antolatu du taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bi urteko ibilbidearen ondoren, sareko atari propioa izango dute aurrerantzean; izan ere, «aurreko webguneak ez zigun guk nahi beste aukerarik ematen», adierazi du elkarteak.
Baserritik.com-en helburua da Urola Kostatik beste eskualdeetara salto egitea, eta webguneak horretarako bidea irekiko diotela uste dute: «honetan aritzen garen elkarteak sakabanatuta gaude, baina iruditzen zaigu guztiok aterki berdin baten azpian joan behar dugula. Beste eskualdeetara ere iristea nahi dugu, eta zentzu horretan egingo dugu bidea».
Webgunea aurkeztu baino lehen, Azpeitian ostiralero egiten den azokan hartuko dute parte, eta euren produktuak saltzen arituko dira 17:30eatik aurrera. Azokaren amaieran, berriz, elkarteko produktuekin osatutako otarra zozkatuko dute. Atariaren aurkezpena, berriz, 20:00etan izango da, Sanagustinen. 21:00etan bailarako produktuekin egindako afaria egingo dute bertan, eta harutz joateko txartelak dagoeneko www.sanagustinkulturgunea.net helbidean eros daitezke, 19 eurotan. Afaloste musikatuarekin amaituko dute festa, Gatibu taldeko Alex Sardui eta