Santakutzak 2013, egitaraua

Ane Olaizola 2013ko maiatzaren 1a

Maiatzak 2, osteguna. - 16:00. Herriko haurrentzako puzgarriak egongo dira udalerrian. - 17:30. Gaztetxoen Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte. - 19:00. Suziriekin emango diete hasiera jaiei. - Ondoren. Idiakaitz Txistulari Taldeak eta bandek kalejira egingo dute. - 22:30. Danborrada nagusia egingo dute, herriko kaleetan zehar, taldeek. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dituzte. Jarraian danbor-jotzaile taldeek martxa guztiak joko dituzte. - 01:00. Lagunak txarangaren txanda izango da. Maiatzak 3, ostirala. - 10:30. Idiakaitz Txistulari Taldeak diana joko du. - 12:00. Meza nagusia izango da, eta Parrokiko Abesbatzak abestuko du. - 18:00. Umeen danborrada izago da. - 22:00. Dantzaldia izango da herritarrentzat eta bisitarientzat, Joselu Anaiak taldearekin. ibañarrieta auzoa Maiatzak 3, ostirala. - 12:00. Meza egingo dute Santakutz ermitan. Maiatzak 4, larunbata. - 19:00. Txupinazoa izango da, eta kalejira egingo dute ondoren. - 20:00. Auzoko III. Tortila Lehiaketa jokatuko dute. - 23:00. Erromeria izango da, Idurre eta Saioarekin, goizaldera arte. Maiatzak 5, igandea. - 12:00. Meza izango da, Santakutz ermitan. - Ondoren: Itxaropena Dantza Taldearen emanaldia. - 13:30: Auzoko III. Pote Jokoa. - 18:00: Zaldi proba egingo dute, Karpo eta Etxekorekin. - Ondoren: Zezenak eta pottokak, umeentzako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide