Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxan da dagoeneko Gurekin Jai festa batzordea, "aurtengo pelayosanak aurreko urtekoak bezain onak edota hobeak izan daitezen". Horretarako asanblada irekia antolatu du ostiralerako. Putzuzulon egingo dute, 17:00etatik aurrera. "Herritik eta herriarentzat, guk nahi ditugun moduko herriko festak antolatzen hasiko gara ostiral honetan", adierazi dute festa batzordeko kideek: "Horrexegatik, ez galdu aukera eta azaldu ostiralean gaztetxera. Ekarri zure ideia, gogo, indar eta prestutasuna, eta denon artean egundoko pelayosanak egingo ditugu aurten!! Egin ezazu zuk ere gurekin jai!".