Aian arituko da Danbolin Musika Eskolako banda

Karkara.eus 2013ko apirilaren 30a

Maiatzaren 5ean izango da kontzertua eguerdian plazan

Orioko Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek, kontzertua eskainiko dute Olaia Askasibarren zuzendaritzapean maiatzaren 5ean, igandearekin, Aiako plazan. Bandako 40 partaideek saxofoia, klarine...

Maiatzaren 5ean izango da kontzertua eguerdian plazan

Orioko Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek, kontzertua eskainiko dute Olaia Askasibarren zuzendaritzapean maiatzaren 5ean, igandearekin, Aiako plazan. Bandako 40 partaideek saxofoia, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa joko dituzte.  Kontzertua 12:00etan hasiko da eta bertaratutakoek honako piezak entzuteko aukera izango dute:

  • Sarabande

  • The Second waltz

  • James Bond Theme

  • Raiders March

  • Benny Goodman-Medley

  • The Best of Queen,

  • Kantu Herrikoiak

  • Deba

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide