Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen XXII. Ibiladia antolatu du maiatzaren 12rako. Bi ibilbide aukera egongo dira. Batetik, parte-hartzaileek bidea Urretxun hasi eta Santa Barbaratik barrena Irimora egin dezakete, eta handik Trekutzetik barrena Elosuara jo. Hamaika kilometro inguruko ibilbidea izango da, 7,5 kilometroko gorabeherarekin.
Bigarren ibilbidea aukeratzen dutenek, Urretxutik abiatu eta Santa Barbarako bidea egin ondoren, Irimora igo gabe, Trekutzera joango dira, eta besteekin bat eginez osatuko dute Elosurako bidea. Ibilbide hori motzagoa izango da: 10,5 km ingurukoa eta 430 metroko gorabeherarekin.
Ondoren, Elosuako Ixaun jatetxean bazkalduko dute guztiek.
Interesa dutenek maiatzaren 3tik 10era bitartean eman ahalko dute izena, Mendizabal kinkiladendan. 35 euroko kostua izango du irteerak (bazkaria 25 € + autobusa 10 €).
Mendizaleak 08:30ean elkartuko dira maiatzaren 12an, Agoueseneko biribilgunean.