http://www.youtube.com/watch?v=uEL3uWjozgo&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=ldz6YG_QuAM&feature=youtu.be
"Ozeanoak aspaldi bihurtu ziren giza jardueren zabortegi nagusi. Uretako hondakin kopuruaren igoera esponentziala gure kontsumo-ohiturekin zuzenean lotuta dago". Kalte horretaz kezkatuta, Ingurumena, Hezkuntza eta Surf esparruko hamar bat eragileren izenean Garbiketa mundiala ekimena antolatu dute, maiatzaren 11erako. Bi hondartza garbituko dituzte parte-hartzaileek: Orrua eta Santiago.
Hona hemen egitaraua:
10:30. Hitzordua Orrua eta Santiago hondartzetan: helduek Orrua
hondartzan izango dute hitzordua eta gaztetxoek, berriz, Santiagon.
11:00. Garbiketa eta hondakin bilketaren hasiera.
11:45. Kontzientziazio saioa: bertan bildutako ureko hondakinak
aztertuko dituzte, horien jatorriaz eta akumulazioaz
ozeanoko hainbat eremutan eta zabor tipologiez hitz egingo dute,
"azkenean arazo honi aurre egiteko aukerak aipatuz".
13:00. Barbakoa. Bi taldeak elkartuko dira barbakoa baten inguruan.