‘Grampian Sovereign’ itsasontziak gaur utziko du Zumaia

Baleike 2013ko apirilaren 26a

Balenciagan egindako ‘Grampian Sovereign’ itsasontziak gaur utziko du Zumaia, Pasaiara joateko.

Balenciagan egindako ‘Grampian Sovereign’ itsasontziak gaur utziko du Zumaia, Pasaiara joateko. 16:30-17:00ak aldera izango da irteera, itsasgorarekin batera.

83 metroko luzera eta 18ko zabalera duen itsasontzia da eta North Star Shipping armadore eskoziarrarentzako egin dute. Iparraldeko Itsasoko petrolio-plataformentzako hornidura lanak egingo ditu.

Armadore honentzako mota honetako ontzi gehiago ere egin ditu Balenciagak. Orain bost urte Grampian Talisman eta Grampian Talisker ontziak egin zituen; honen atzetik laugarren bat ere egingo dute, Grampian Scepter izenekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide